Irudiak ezin badituzu behar bezala ikusi, eguneratu zure nabigatzailea: Klikatu hemen.

  • Setien Sagardotegia 1920 aldera inauguratu zuen Miguel Setienek (Miel Moko). Gurutzeta baserriko tolarean ekoizten zuen sagardoa eta kupelak Urnietako erdialdeko Posta baserrian biltzen ziren. Geroago Gurutzeta baserria berriztatu egin zuten, eta bertan gordetzen ziren kupelak; gaur egun ere han gordetzen dira. Handik urte batzuetara Kasiano Setien semea arduratu zen, eta gaur egun Eugenio Urruzola Setién Kasianoren ilobak dihardu lan horretan.
  • Sagardotegian egun 90.000 litro sagardo natural ekoizten dira eta 12 botilako kaxatan merkaturatzen dira urte osoan zehar, eta sagardotegian bertan erosi ahal dira.
  • Jangelak tximinia du eta 90 pertsonentzako edukiera du. Txotx garaian soilik irekitzen da, hau da, urtarrilaren amaieratik apirilaren hasiera arte.
  • Ordutegiak:
    Larunbat eta igandeetan 14:00etatik 17:30etara
    Asteartetik larunbatera 20:00etatik 23:30etara
    Astelehenetan itxita
Erreserbak: 943 551 014

Gurutzeta Berri, "Moko" - Oztaran auzoa - URNIETA (Gipuzkoa)